Urrezko bi domina eskuratu dituzte oriotarrek Cazauboneko Nazioarteko Estropadetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 18a, 12:45
Garaipena lortu zuen emakumeen taldea, Cazaubonen. (Utzitakoa)

Igandean jokatu zituzten finalak Okzitaniako txapelketa horretan, eta bi garaipen eskuratu zituten Orio Arraunketa Elkartekoek, 8+EK eta 4xGK mailetan.

Okzitanian, Cazaubonen, Nazioarteko Estropadak jokatu dituzte asteburuan, eta Orio Arraunketa Elkarteko neska-mutilak urrezko bi dominarekin etxeratu dira. Larunbatean eta igandean izan ziren estropadak, eta azken egun horretan garaipen bana eskuratu zuten 8+EK eta 4xGK mailetako talde oriotarrek. Seina talde lehiatu ziren bi kategoria horietako finaletan, eta oriotarrak helmugaratu ziren bizkorren.

Zortzikoan lehiatu ziren Mireia Torres, Amane Basurto, Marina Gaztañazpi, Aitana Otaegi, Jare Miralles, Irati Olaizola, Nahia Uranga, Elene Urrestilla eta Dana Acero (lemazaina).

Laukoan, berriz, Hodei Gastiain, Aimar Ikatzeta, Ekhi Osa eta Oihan Manterola.

4xGK taldekoak, igandean Cazaubonen, dominak soinean. (Utzitakoa)

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!