Euskal dantza ikastaroa antolatu du Harribil dantza taldeak "adin guztietako herritarrentzat"

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 22a, 08:30
Harribileko dantzariak, plazan, artxiboko irudian.

Etxeluze gaztetxean izango da ikastaroa ostegun iluntzeetan, eta izena Kolon Txiki tabernan eman daiteke, baita Harribilen sare sozialen bitartez ere.

Euskal dantza ikastaroa antolatu du Harribil dantza taldeak "adin guztietako herritarrentzat", eta maiatzaren 2an hasiko dira eskolak. Ikastaroa Etxeluze gaztetxean izango da, ostegunetan, 19:00etatik 20:30era.

Izena emateko epea zabalik dago Kolon Txiki tabernan, eta nahiago duenak, Harribilen sare sozialen bitartez egin dezake.

Ikastaroan parte hartzeko hilean bost euroko kuota sinbolikoa ordaindu beharko dela jakinarazi du dantza taldeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!