Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du hilaren 17an

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 29a, 10:50

Orio Arraunketa Elkartearen zuzendaritza berriko kideak, artxiboko irudian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Arraunetxen izango da hitzordua, eta sei puntuko zerrenda osatu du klubak. Besteak beste, 2024ko aurrekontuaz hitz egingo dute, baita zuzendaritza berriaren proiektuaz eta helburuez ere.

Ohiko batzar nagusia iragarri du Orio Arraunketa Elkarteak maiatzaren 17 arratsalderako. Arraunetxe izango da ekitaldia, 18:00etan aurreneko deialdian, eta 18:30ean, bigarren deialdian.

Sei puntuko zerrenda jarriko du mahai gainean klubak:

  1. Azken batzarreko aktaren irakurketa.
  2. 2023 denboraldia. Arraunketako emaitzak.
  3. 2023ko balantzea.
  4. Zuzendaritza berria: proiektua eta helburuak.
  5. 2024ko aurrekontua.
  6. Galderak eta eskariak.