Kadete mailako Euskadiko 4ko finala jokatu dute asteburu honetan Orio Eraginekoek

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 3a, 11:09

Zudugarai taldea. (Orio Eragin)

Etxebarrin (Bizkaia) jokatuko ditu partidak Orio Eragineko Zudugarai taldeak, gaur arratsaldean hasita.

Kadete mailako Euskadiko 4ko finala jokatuko du Orio Eragineko Zudugarai taldeak asteburu honetan Etxebarrin (Bizkaia), eskubaloi klubak jakinarazi duenez.

Partidak gaur arratsaldean hasiko dira, eta Zudugarairekin batera, Errotabarri, Kukullaga eta Urdaneta taldeak lehiatuko dira Euskadiko 4ko final horretan.

Oriotarrek 20:15ean jokatuko dute partida Kukullagaren kontra. Bihar, berriz, 11:00tan Errotabarriren aurka jokatuko dute, eta igandean, azkenik, 11:00etan, Urdaneta izango dute aurkari.