Maiatzaren 13an egingo dute Europako Parlamenturako hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa

Andrea Zipitria 2024ko mai. 7a, 11:30

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak herritarrak bozkatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Zozketa publikoa udaletxean egingo da, eta bertan ezagutuko dira ekainaren 9an izango diren Europako Parlamenturako hauteskunde-mahaietako kideak.

Ekainaren 9an egingo diren Europar Parlamentuko hauteskundeak direla eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa maiatzaren 13an egingo da, astelehenarekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Publikoa izango da zozketa, beraz, herritar orok izango du bertaratzeko aukera.