Orioko Reggae Gaua antolatu du Etxeluzek maiatzaren 25erako

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 7a, 15:06

Etxeluze gaztetxea. (Xingola)

Upyard Roots Reggae & Dub, Frontline Steppas Sound System, Makenrow eta Takin Ova Lova DJa igoko dira gaztetxeko oholtza gainera 22:00etan hasi eta goizaldera arte iraungo duen musika jaialdiaren barruan.

Etxeluze gaztetxeak Orioko Reggae Gaua antolatu du maiatzaren 25erako. 22:00etan hasi eta 06:00 bitarte, zuzeneko musikaz gozateko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta jakinarazi dute zer talde igoko diren oholtza gainera: Upyard Roots Reggae & Dub, Frontline Steppas Sound System, Makenrow eta Takin Ova Lova DJa.

Jakinarazi dutenez, Upyard Roots Reggae & Dub taldearen estreinako kontzertua izango da Oriokoa.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 10 euroan aurrez hartuz gero –bestela 12 euroan– eta hemen eros daitezke.