'Birzkiklatuz sortu' haurrei zuzendutako tailerra antolatu du Ostargi elkarteak uda sasoirako

Andrea Zipitria 2024ko mai. 8a, 09:00

Ostargi elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra antolatu du uda sasoirako. Ekainaren bukaeran izango da, eta Amaia Zinkunegik zuzenduko du. Dagoeneko ireki dute izen-ematea.

Birziklatuz sortu izenburupean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra antolatu du Ostargi elkarteak. Amaia Zinkunegik zuzenduko du, eta "material ezberdinak berrerabiliz, lan ezberdinak egiten ikasiko dute gaztetxoek".

Bost eguneko tailerra izango da; ekainaren 24tik 28ra bitartean, egunero, bi orduz. Interesa dutenek eman dezakete izena, 687 29 39 34 telefono zenbakira deituta edo amattipe@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Maiatzaren 31era arte luzatuko da inskripzioa eta 45 euro ordaindu beharko dira horretarako.