Igande honetan Oriotik igaroko da Emakumeen Itzulia

Andrea Zipitria 2024ko mai. 8a, 17:00

Benta bidetik etorriko dira txirrindulariak. Ondorioz, hondartzako irteera moztuta egongo da, 12:00etatik 14:00etara bitartean; tarte horretan, halaber, ezingo da Ortzaikako errotondatik pasa.

Itzulia Women 2024 txirrindulari probaren hirugarren eta azken etapa Oriotik pasako da igandean.

Hain zuzen ere, txirrindulariek Donostiako Klasikoaren ibilbidea egingo dute; 114,9 kilometro izango ditu etapak. Bada, txirrindulariak Igeldotik iritsiko dira Oriora, Txanka-hondartzako bidetik barrena, Ortzaikako errotondaraino egingo dute bidea eta handik Usurbil aldera hartuko dute.

Horregatik, trafikoa moztu egingo da, 12:00etatik 14:00etara. Tarte horretan eragina izango du probak trafikoan:

  • Bentako bidea itxita egongo da.
  • Autopistako sarrera-irteerak moztu egingo dira.
  • Hondartzako irteera itxi egingo da.
  • N-634 errepidea itxi egingo da, Oriotik Donostia aldera.

Bien bitartean, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik, eta Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautzera jo beharko dute, autopista hartzera.