Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar herriko plazan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 8a, 14:00

Eraso baten aurkako protesta Orioko herriko plazan.

Orioko Mugimendu Feministak deitu du protestara Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean. 

Maiatzaren 3an emakume bat erail zuten Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta haren bikotekidea atxilotu zuen poliziak. Hilketa matxista salatzeko, egunotan protestak egingo dituzte hainbat herri eta hiriburutan, eta Orion ere elkarretaratzera deitu du Orioko Mugimendu Feministak.

Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean, "aski" dela ozen esango dute bihar, osteguna, 19:00etan plazan egingo duten elkarretaratzean.