2008/08/31 17:00 - 18:30

Orio - Donostia itsasoz

Orioko kirol portua,
Bisitaren ezaugarriak Gaur egun, Orio eta Donostia inoiz baino hurbilago daude, Oria ibaian inauguratu berri den kirol-portuak eskainitako nabigazio eta komunikazio aukera berriei esker. Ibilaldi atsegin honetan, itsaslabarrez mugatutako kostalde ezezagun hau ezagutzeko aukera izango dugu; ibilaldiaren amaieran, Kontxako badiak eta Donostiako portuak eskainitako inguru lasaira, babesera iritsi arte. Iraupena: Ordu eta erdi. Beharrezko ekipamendua: Babesteko arropa komenigarria da. Prezioa: 13 euro. 12 urtetik beherakoentzat 6 euro Irteera ordua: Arratsaldeko bostak. Bisitari kopurua: 40 pertsonetara mugatuta dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!