"Kontxa ez da berdina istilurik ez badago".

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola 2013ko ira. 8a, 23:05

Lagun batek hori erantzun dit, gaur jazotakoa gustatu ez zaidala esan diodanean. Nola ba gustatuko? Ordu bete pasatxo banderaren norantza jakiteko esperoan. Ulergarria itsasoko epailea estutasunean sentitzea erabakia hartzerako garaian. Ulergarria hondarribitarren haserrea. Ulergarria helegitea jartzea. Ulergarria helegitea onartu osteko urdaibaitarren haserrea.

 

Baina ulergarria al da epaileek, lurrean erabakitzen, igaro duten denbora? Luzerako eraman die erabakia hartzeak.  Eta zai egotea ez dugunez gustuko, itxaroten artega jartzen garelako, esperoan berotu dira arraulariak, zaleak, eta oro har, giroa.

 

Kexuak alde guztietatik: bandera zuria bi aldiz atera zuela epaileak, hiru segunduko penalizazioa jarri behar zietela eta ez kanporatzea, Hondarrabia 5. kaletik zijoala poparean, zenbateraino oztopatu zuten urdaibaitarrek Ama Guadalupekoaren arraunkera...

 

Kexuak kexu, kontxako estropadak Arrauneko Euskal Federazioko arauak erabiltzen ditu eta traineru batek infrakzioren bat eginez gero kaleratu egin behar da. Arraunean segi edo kaleratu. Baina palak jotzea kaleratzeko infrakzioa al da? Traineruaren bogari ez badio eragiten, ez. Orain galdera, zenbateraino egin zion enbarazu Bou Bizkaia traineruak?

 

Istiluak istilu, gerizpean geratu zirenak argitara atera nahi ditut, gogoangarria baita zumaiako arraulariak lortutakoa. Historia egin dute neskek, eta tela preziatu horren zatitxo bi tolosara etorri dira. Urtea borobildu dute gorritxoek, jarri diete ginga. 

 

 

Osorik irakurri

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!