Estratosferikoa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola 2013ko abu. 29a, 13:27

Badirudi gaur gipuzkoarrak inoiz baina errealzaleagoak direla -edo garela-. Garaipenaren ostean erraza. Lortutakoaren ostean, are errazagoa. Atzo anoetara joan ala ez, bazirudien egin beharrekoen zerrendan errealeko elastikoa jaztea zegoela. Eta gaur? Gaur oraindik harroago noski. Baina gaur denek ahaztu dutela dirudi jada askok ahanzturan dutena. Futbola negozioa dela. Eta gu, negozio horren titere.

 

Ahaztu dutela  bi neska euskaldun espainiako sub18 selekzioarekin jolastekoak zirela. Batek ezin izan duela joan, bidaia eta bertako estantzia jokalari bakoitzaren esku zegoelako. 

 

Ahantzi errealak atzo sailkapena lortu ezkero 10,7 milioi euro lortzen zituela. Gainotzeko langileak lana ondo egiteagatik ez dute dirutza hori irabazten, ez diete Eivissako oporraldirik oparitzen ez eta abar. Abar luze bat gainera.

 

Ahaztu errealeko jokalari batek hilean dirutza irabazten duela eta hori talde guztietan ematen dela. Espainiako ligan 500 bat jokalari inguru daudela. Eta emakumezkoen ligan gutxi direla soilik futbolaz bizi daitezkeenak. Eta bizi direnak soldata xume batekin. Izan beharko litzateken soldata, behar bezalakoa. 

 

Badirudi jendearen sinesmena futbola dela. Erlijioa bailitzan. Futbolagatik, taldeagatik, jokalariagatik. Guztiak baliodu. Taldearengatik edozer, baita arrazoirik gabe liskarrak ere. Ulertezina da futbolak mugitzen duen dirutza. Ulertezina da futbolak mugitzen duen jendetza. Ulergaitza horietako batzuen -gutxi batzuen- jokabidea. 

 

Noiz egingo diogu txalo eta animo ohiuak bota lanera doan garbitzaileari? Edo harakinari? Edo kazetariari? Noiz? 

Osorik irakurri

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!