GUKA magazina

Badator urteko aurreneko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko urt. 5a, 16:15

Urte berriarekin batera dator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Imanol Aleson azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Beizamako lehen sektoreaz egindako erreportajea eta Orio inguruan egindako ibilaldia ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Urrestillako Gabon eskeari buruzko erreportajea, Urrutira joan gabe atalean Orio inguruetan egindako ibilaldia eta Beizamako lehen sektoreaz egindako erreportajea izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau 2022ko urtarrileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!