Ostolaza eta Sanchez lau arroako harri-jasotze txapelketako finalera sailkatu dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 5a, 16:29

Finala uztailaren 3an jokatuko da Aiako Andatza auzoan, San Pedro Jaien baitan.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Atzo arratsaldean giro ederra izan zen Aiako probalekuan, Emakumezkoen Lau Arroa Harrijasotze Txapelketako kanporaketa jokatu baitzen bertan. Guztira, zazpi parte-hartzaile atera ziren plazara eta horietatik lau sailkatu ziren final handia jokatzeko, tartean Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez. Ostolazak 2.800 kilo jaso zituen guztira eta Sanchezek 2.750 kilo.

Finala uztailaren 3an jokatuko da Aiako Andatza auzoan, San Pedro Jaien barruan.

Hona hemen kanporaketako sailkapena:

1.- Lur Errekondo 3.200 kilo
2.- Lierni Osa 2.950 kilo
3.- Udane Ostolaza 2.800 kilo
4.- Aroa Sanchez 2.750 kilo
5.- Ane Zinkunegi 2.550 kilo
6.- Olaia Esnaola 2.250 kilo
7.- Naiara Zumeta 2.250 kilo

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!