Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Marisa Arruabarrena

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 31a, 14:37

Udarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Bigarren edizio honetan, Marisa Arruabarrena idazleri gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu diogu. Ez zaio erraza egin aukeraketa egitea, baina hona hemen Arruabarrenaren kantu kutunen zerrenda.

Hainbat buelta eman ondoren, jarraian dituzuen bost hauek aukeratu ditut. Ea zuek ere gustukoak dituzuen.

Benito Lertxundi: Udazken koloretan

Ezin hasi zerrenda beste modu batera. Atsedena hartu, ahal bada hamakan etzanda, eta zerura begira jarri, play-ri eman eta gozatu…

 

Juan Luis Guerra: Burbujas de amor

Gure egun handiko abestia da hau. Entzuten dudan bakoitzean 1992a datorkit gogora.

 

Guiseppe Verdi: Nabucco

Salatxoko kideen artean 097 Nabucco ("Va pensiero…") bezala ezagutzen dugu. Opera ezagun hau abesten dugun bakoitzean barrutik dugun dena ematen dugula iruditzen zait eta korukide izateak zenbat betetzen nauen gogorarazten dit.

 

Mikel Laboa: Baga biga higa

Mikel Laboa handiaren abesti honekin azken boladan lotura berezia izan dut…

 

Intza: Zurekin

Ezin zerrenda amaitu Intzaren Zurekin abestia aipatu gabe. Abesti oso sakona da eta etxekoentzat oso berezia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!