Paperekoa

Iraileko bertso ilustratuak

Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 13:00

Iraileko KARKARA aldizkariko Hasi bertsotan atalean argitaratutako bertso sorta eta ilustrazioa dira honakoak. Marian Lazkanok jarri dio puntua Eli Bellori: "Pinturarekin jolasean, Orioko umeak". Belloren bertso sorta ilustratzeko irudia, berriz, Zorione Mendezek egin du.

Bertsolaria: Eli Bello.
Doinua: Bertso bat jarriozu zeure buruari.

Pinturakin jolasean
Orioko umeak
isipua, mantalak
milaka barreak
zoruak eta paretak
kolorez beteak
zoriona ematen du
horrela ikusteak.

Festaz beterik dago
Orioko herria
entzuten da sarritan
dorreko kanpaia
jatekoik ez da falta
etorri mahaira
Katxiña ta Xixario
ederra paria.


Ez dira gaizki hasi
gure arraunlariak
animatzen dituzte
gure herriko jaiak
neurtuko al dituzte
dauzkaten indarrak
jarraitu dezatela
irabazten banderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!