Aiako herri kirol jaialdia, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko urr. 10a, 14:29

Atzo eguerdian Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten Aiako probalekuan hiru modalitatetan: gizonek lokotx biltzen, emakumeek harri jasotzen eta emakumeek aizkoran.

Bi ordu eta erdiko jaialdia izan zen. Hasieran, lau mutil aritu ziren lokotx biltzen, eta Jon Larrañaga nagusitu zen. Jarraian, aizkolarien txanda izan zen, eta hasiera batean, hiru parte hartzailek izena eman bazuten ere, bi bertaratu ziren hitzordura, eta Nerea Arruti izan zen txapelduna. Aizkolarien ondoren, harri jasotzaileek ekin zioten lanari, eta Lur Errekondo gailendu zen txapelketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!