Lore koloretsuz jantzita daude Aiako eta Orioko hilerriak, Santu Guztien Egunean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 1a, 15:56

Goiz guztian jendearen joan-etorria handia izan da Aiako eta Orioko hilerrietan, asko izan baitira haietan dituzten hildakoei bisitan joan direnak. Horietako batzuk, lore sorta edota kandela eskuetan zutela joan dira hilerrira. Dena dela, apaingarri guztiak ez ziren gaur goizean eramandakoak; aurreko egunetan ere ohi baino mugimendu handiagoa izan da bi hilerrietan.

Santu Guztien Eguna dela eta, ohiturari jarraituz, herritar ugari izan dira gaur hango eta hemengo hilerrietan, eta Aiakoa eta Oriokoa ez dira dira salbuespena izan. Eguerdia bitartean, jendearen joan-etorri handia izan da batean zein bestean; izan ere, asko izan dira hilerria lorez, apaingarriz eta kandelaz atontzera joan diren herritarrak. Aurreko egunetan ere ohi baino mugimendu handiagoa izan da han, herritar asko aritu baitira hango hilobiak txukuntzen eta apaintzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!