San Nikolas Jaiak

Sanikolasei buruzko galdera-erantzunen jokoak badu irabazlea

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 10a, 13:00

Sanikolasei buruzko hamar galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Errigorraren produktu sorta bat zozkatu du Karkara.eus-ek.

KARKARAk San Nikolas jaiei lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek jaiei buruzko hamar galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean Errigoraren produktu sorta zozkatu du Karkara.eus-ek. Jende ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Haritz Lizarralde da Errigoraren produktu sorta irabazi duena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!