Asteburuan Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira Aian eta Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 22a, 09:10
Mus partida.

Euskal Herriko Mus Txapelketako final nagusia martxoaren 25ean izango da, Zornotzan (Bizkaian).

Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen faseko kanporaketak jokatzen ari dira azken asteetan, eta asteburuan Aian eta Orion izango dira; Aian ostiralean izango da, 22:00etan hasita, Andatzako Auzo Elkartean; izen-ematea 21:30ean irekiko dute. Orion, berriz, igandean izango da kanporaketa, 16:00etatik aurrera, Kolon Txiki tabernan.

Herriz herri jokatzen ari den lehen fasea igandean amaituko da, eta kanporaketa horietan txartela lortzen duten bikoteek herrialdeko finalak jokatuko dituzte martxoaren 11n.

Final nagusia martxoaren 25ean izango da, Zornotzan (Bizkaian), eta lehen bikote sailkatuen sariak zein izango diren ere jakinarazi dute antolatzaileek. Irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera lau lagunentzako bidaia irabaziko dute; eta txapeldunordeek, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta nazioartera bi lagunentzako bidaia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!