Errigorako saskien zozketak baditu saridunak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 2a, 10:00
Ane Roteta Gurrutxaga eta Oihane Mendizabal Sandonis. (Karkara)

Ane Roteta Gurrutxagak eta Oihane Mendizabal Sandonisek irabazi dute Errigorako produktuez osatutako saski bana.

Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo herritarraren oinarriak eta zutabeak. Oinarri horiek batuz, eta udaberria iristearekin batera, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina abiatu du Errigorak. Kanpaina honi lotuta, Errigorak emandako bi saski zozkatu ditu Karkarak bazkideen artean, eta Ane Roteta Gurrutxaga eta Oihane Mendizabal Sandonis izan dira saridunak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!