Eman daiteke izena UKUEren 45+ Indartzen egitasmoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 8a, 09:33
45+ Indartzen egitasmoko 2022ko parte-hartzaileak. (UKUE)

Apirilaren 17an emango zaio hasiera 45 urtetik gorako herritarrak lan munduan txertatzea helburu duen egitasmoari.

Urola Kostako Udal Elkarteak 45 urtetik gorako herritarrak lan munduan txertatzeko 45+ Indartzen programa abiatu zuen, eta apirilaren 17an emango zaio hasiera egitasmoaren 6. edizioa. 40 orduko prestakuntza saioa izango da, lau orduko hamar saiotan banatuta. Hala, apirilaren 24tik maiatzaren 9ra eskainiko dituzte formakuntza saioak, eta hilaren 17an aurkezpena egingo dute. Lehen saioa 09:30etik 11:00etara izango da, udal elkartearen egoitzan.

Egitasmoaren helburua da bertan parte hartzen duten herritarrak lan munduan txertatzeko ahalduntzea, aldaketarako prestatzea eta euren laneratzea erraztea. Horretarako, taldekako prestakuntzaz gain, bakarkako hiru saio ere jasoko dituzte.

45+ Indartzen programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 13ra bitartean izango dute izena emateko aukera udal elkartearen egoitza elektronikoan. Izena telematikoki eman ezin dutenek udal elkartearen egoitzan egin dezakete izapidea aurrez aurre.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!