ZOZKETA

Pagoeta Fest jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Karkarak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 17a, 11:20
Zingirarte jaialdia, Aiako Zingira Kanpinean. (Pagoeta Fest)

Pagoeta Fest jaialdia datorren ostiraletik igandera bitartean izango da Aiako Zingira Kanpinean, eta Karkara.eus-ek larunbateko saiorako sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute datorren astebururako Aiako Zingira kanpinean, ostiraletik igandera bitartean. Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko ditu topaketak, eta horretarako familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.

Karkara.eus-ek Pagoeta Fest Jaialdiko larunbateko saiorako sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean. Hala, zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete lotura honetan. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Karkarak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!