ZOZKETA

Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Karkarak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko api. 24a, 13:38

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Atzo, apirilak 23, Liburuaren Eguna izan zen, eta horren harira Karkarak Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Guztira, lau liburu zozkatuko dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.