Karkarak zozkatutako Elkar argitaletxearen liburu sortaren irabazleak jaso du saria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 8a, 10:17

Maitane Azkue Zalduak irabazi du zozketa, eta pasa den astean pasatu zen Karkararen bulegotik bere liburu sorta jasotzera.

Karkarak joan den apirilean jarri zuen martxan Elkar argitaletxeak emandako liburu sortaren zozketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, irakurleen artean banatzeko. Bada, Maitane Azkue Zaldia izan da zorteduna eta dagoeneko jaso du bere saria.

Hain justu, pasa den astean bertaratu zen Karkararen bulegora eta lau liburu eraman ditu etxera: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!