Orio Eraginen eskertza gutuna

Orio Eragin 2023ko mai. 21a, 09:00
Maiatzaren hasieran Karelan jokatu zen Espainiako Sektoreko partidan Orio Eragini animatzeko pankarta. (Aiora LarraƱaga)

Orio Eragin Eskubaloi Klubeko Zuzendaritza Batzordeak Karkarara gutuna bidali zuen maiatzaren 15ean, pasa den astelehenean, azken asteburuetan "sentitu duten babesa eskertzeko".

Zenbat bizipen, emozio eta sentimendu bizi izan ditugu azken asteburuetan Eragin familiak! 

Kadete mailan Euskadiko lau talde onenak izan genituen Karela kiroldegian. Jubenil mailan, aldiz, estatuko eskubaloi txapelketa bat izan dugu herrian lehen aldiz eta oso maila oneko eskubaloiaz gozatzeko aukera izan dugu. Kadeteek, gainera, Orioko izena Sevillaraino ere eraman zuten aurreko asteburuan. 

Orio Eragin Eskubaloia zuzendaritza taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztia aurrera ateratzea posible egin duten guztiei. 

Udalari eta babesleei, zuen laguntza eta kolaborazioa oso garrantzitsuak izan dira guretzat. 

Modu batean edo bestean lanean egon zareten guraso guztiei. Txikitasunetik gauza handiak egiteko gai garela erakutsi dugu. 

Orioko herriari, bi aste hauetan Karelan bizi izan duguna ez dugulako erraz ahaztuko Eragin osatzen dugun guztiok! Eskerrik asko animatzera hurbildu eta hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztiei! 

Eta nola ez, Sukia Orio eta Sinergia Orio taldeei, (kirolari, entrenatzaile, delegatu…) Eskerrik asko herriari eman diozuen aukeragatik eta urte hauetan klubari emandako guztiagatik.

Orio Eragin Eskubaloi Klubeko Zuzendaritza Batzordea 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!