Atzeratu egin dute maskararen erabilera deuseztatzeko dekretuaren onarpen eguna

Julene Frantzesena 2023ko eka. 27a, 08:47

Izatez gaur zen Espainiako Ministroen Kontseilua osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan nahiz adinekoen egoitzetan maskararen erabileraren derrigortasuna deuseztatzeko dekretua onartzekoa. Dena den, egun batzuk atzeratuko dute neurriaren onarpena.

Espainiako Ministroen Kontseilua izatez gaur zen osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan nahiz adinekoen egoitzetan maskararen erabileraren derrigortasuna deuseztatzeko dekretua onartzekoa. Dena den, Jose Miñones Espainiako Osasun ministroak atzo azaldu zuenez, egun batzuk atzerako dute neurriaren onarpena, horretarako denbora gehiago behar dutela argudiatuta.

Dekretua onartzen duten egunaren biharamunetik maskara ez da beharrezkoa izango Hego Euskal Herriko osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan nahiz adinekoen egoitzetan. Hala ere, arnasbideetako infekzioren baten sintomak dituzten herritarrek maskara erabiltzea gomendatuko dute, eta derrigor erabili beharko da erietxeetako ebakuntza geletan, zainketa intentsiboetako unitateetan eta erietxeetako zenbait gunetan.

Neurri hori deuseztatuta, bertan behera geldituko dira Espainiako Gobernuak COVID-19aren pandemia tarteko ezarritako maskara erabiltzeko derrigortasunari lotutako neurri guztiak. Izan ere, iazko otsailetik maskara ez da derrigor erabili behar kalean, eta eraikin barruetan ere ez, apiriletik. Garraio publikoan musukoa erabiltzeko agindua, berriz, aurtengo otsailean kendu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!