Uztaileko Karkara aldizkariaren aurrerapena: Zourdine Thior futbol jokalaria

Mireia Galarza Bastida - Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 5a, 11:30

Karkara datozen egunetan hasiko da uztaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, Zourdine Thior futbol jokalariari eginiko elkarrizketa izango da irakurgai. Hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa. 

Senegalen jaiotako Zourdine Thior futbol jokalari oriotarrak irain arrazistak pairatu ditu iragan berri den denboraldian. Gaiaren inguruan hitz egiteko elkartu zen Karkara aldizkariarekin, baina baita futbolaz, bere ametsez eta bere sorterriaz ere.

Gainera, Mendibeltz futbol zelaian jarri zen hitzordua jokalariarekin, baloiari bere lehen ostikadak eman zizkion tokian. Harrezkero, Reala, Andorra, Coimbra eta Logroñesen aritu da. Oraindik ez daki datorren denboraldian non jokatuko duen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!