Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Lehen datuen arabera, Orion bost puntu jaitsi da parte hartzea gaurko hauteskundeetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 23a, 14:47
Herritarrak Kultur Etxeko hauteslekuan gaur goizean. (Onintza Lete Arrieta)

4.530 herritar daude botoa ematera deituta Orion, eta horietatik %37,35k eman dute 14:00etarako; 2019an %42,69k emana zuten ordu horretarako. Aian, 1,86 puntu igo da parte hartzea: %35,35ek eman dute boza.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun da da gaur, eta 09:00etatik zabalik daude hauteslekuak. 14:00etan eman ditu parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta oriotarren parte hartzea 5,34 puntu jaitsi da 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta: %37,35k eman dute botoa gaur –1.692 herritarrek–, eta %42,69k –1.890 herritarrek– emana zuten ordu horretarako duela lau urteko bozetan.

Guztira 4.530 herritar daude botoa ematera deituta Kongresua eta Senatua berritzeko, eta horiek 20:00 arte izango dute bozkatzeko aukera.

Bestalde, 18:00etan emango ditu bigarren eta azken parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta 20:00etan hasiko da boto zenbaketa.

Atari honek ere Orioko eta Aiako emaitzen berri emango du 21:00etatik aurrera.

Aian parte hartzeak gora

Aian, berriz, gora egin du parte hartzeak: 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta, 1,86 puntu igo da. 1.564 herritar daude bozkatzera deituta, eta 14:00etarako %35,35ek emana zuten botoa –553 herritarrek–. 2019ko azaroko hauteskundeetan, ordu horretarako %33,49koa zen parte hartzea; alegia, 512 lagunek emana zuten botoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!