Oria ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan marea biziak direla-eta

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 1a, 19:30

Orioko Ibai Ondo ibilbidea eta Aiako Ubegun industriagunea hartu ditu urak; izan ere, itsas mailaren azpitik dauden kaleetan estoldetatik atera da ura marea biziak direla-eta.

Ez ohiko irudia utzi dute marea biziek gaur arratsaldean Orion eta Aian, Oria ibaiak gainezka egin baitu hainbat puntutan. Itsas mailaren azpitik dauden kaleetan estoldetatik atera da ura eta Ibai Ondo ibilbidea eta Aiako Ubegun industriagunea urpetu ditu. 

18:22an izan da itsasgora gaur eta denbora tarte horretan izan da agerikoena aipatu irudia. Bihar ere marea biziak izango dira eta aurreikuspenak dio ia gaur bezainbeste igoko dela marea. Ondorioz, gaur gertatutako bihar errepikatu liteke. Gainera, eguerdi parterako euri asko egitea espero da eta horrek uholdeak izateko kezka areagotu du.

Argazkiak eta bideoa: Aiora Larrañaga Solabarrieta

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!