Saltokien online eta offline esperientzia konbinatzeko ikastaroa eskainiko du Udal Elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 1a, 15:00
UKUEren egoitzan egingo dira saioak. (Urola Kostako Udal Elkartea)

Saioak azaroaren 8tik abenduaren 4ra bitartean izango dira eta helburua parte-hartzaileei bi espazioetan elkar bizi daitezkeen edukiak sortzen laguntzea eta beharrezko erremintak eskaintzea da.

Komertzioen online eta offline esperientzia konbinatzeko ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) azaroaren 8tik 4ra bitartean. Guztira zortzi saio eskainiko dira –azaroaren 8, 13, 15, 20, 22, 27, eta 29an eta abenduaren 4an–, 14:00etatik 16:00etara eta UKUEren egoitzan emango dira, Zarautzen. Jorge Malcorra eta June Aymat izango dira ikastaroaren gidariak eta saioak gaztelaniaz eskainiko dira.

Ikastaro honek digitalizazioa izango du ardatz eta saltokien Internet bidezko eta aurrez aurreko esperientzien konbinazioa izango ditu oinarri. "Hortik abiatuta, ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei bi espazio horietan elkar bizi daitezkeen edukiak sortzen laguntzea eta horretarako beharrezkoak diren erramintak eskaintzea, batetik bestera estrapolatu daitezkeen alderdiak identifikatzeko gaitasuna har dezaten".

Ineresdunek enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi beharko dute, eta honako datuak eman beharko dituzte: IFZ / NAN, enpresaren izena, harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, posta elektronikoko helbidea, telefono zenbakia eta intereseko ikastaroak.

Informazio gehigorako aurez aipatutako helbidera idatzi daiteke edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!