Bideoa: Kalejiran eta mozorrotuta ospatu dute Gau Beltza eskualdean

Andrea Zipitria eta Urtzi Oteiza 2023ko aza. 1a, 13:30

Aian, Orion, Getarian eta Zarautzen Gau Beltza ospatu zuten atzo iluntzean. UKTk bideoan jaso ditu herri horietako ekintzak.

Mozorro beldurgarriak jantzi eta Arimen gaua ospatu zuten atzo, Aian, Orion, Getarian eta Zarautzen. Askotariko ekintzak izan ziren herri horietan, iluntzean zehar.

Aian, esaterako, ibilbide misteriotsuarekin hasi zuten arratsaldea. Orion, berriz, herriko establezimenduetan gozoki eskean ibili ziren, eta beste hainbat ekintza ere egin zituzten plazan bertan. Getarian, Gure Txeru elkarteak dantzaldia eta gaztaina erre jana antolatu zituen. Zarautzen, kalejira beldurgarria egin zuten herrian barrena Jalgi dantza taldeak eta Alprojak antolatuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!