Eduki babestua

Zure erretirorako aurreztu?

Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 12:58

Egun batean erretiroa hartzeko unea iristen da, eta nork ez dio ordura arteko bizimodu berari eutsi nahi? Etapa hori gero eta luzeagoa da, eta gerta liteke aisialdirako, zaintzarako eta abarrerako gastuak handiagoak izatea, eta diru-sarrerak, berriz, txikiagoak. Hori dela eta, funtsezkoa da pentsio publikoa osatuko duen aurrezki bat sortzea, bizi-mailari eutsi ahal izateko.

Hala ere, asmo horri ekiteko eta aurrezki-plan bat finkatzeko unean, zalantza ugari sortzen zaizkigu. Zenbat aurreztu behar dugun zehaztea da zalantzarik ohikoenetakoa. Bada, aldagai batzuen mende dago aurrezkiaren zenbatekoa.

Aldagai horietako batzuk finkatuta daude dagoeneko; adibidez, gaur egun ditugun diru-sarrerak eta behar dugun aurrezkia osatu arte gelditzen zaigun denbora. Beste aldagai batzuen gainean, ordea, erabakiak hartu beharko ditugu, hala nola zenbateko diru-sarrerak eskuratu nahi ditugun erretiroa hartu ondoren eta nola inbertitu behar den metatzen ari garen aurrezkia. Aldagai eta erabaki horietan oinarrituta, hilean aurreztu beharreko diru-kopurua zenbatetsi ahal izango dugu.

Erretiroari begira aurrezten hasteko, argi izan behar dugu hau: zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko dugu eta emaitza hobeak lortuko ditugu, betiere etengabe aurrezten badugu denboran zehar.

Hori dela eta, epe luzera aurrezteko prozesu horretan behar dituzun tresna guztiak eskura jartzen dizkizugu LABORAL Kutxan. Aurreikuspen-planen sorta handi baten barruan, Biziaro aurreikuspen-planak eskaintzen dizkizugu.

Inbertsioa ezin hobeto dibertsifikatzea ahalbidetzen dute, eta inbertsio-estrategia automatikoki egokitzen zaio norberaren erretirorako gelditzen den denborari.

Araudiak agintzen duenez, 2023an urtean 5.000 €-koa da aurreikuspen-planen muga desgrabagarria. Hori dela eta, LABORAL Kutxak baditu norberaren lehentasunak eta beharrak aintzat hartzen dituzten aurrezki-inbertsioko beste tresna osagarri batzuk, erretirorako zenbateko hori baino gehiago aurreztea erabakitzen dutenentzat.

Azken buruan, garrantzitsua eta komenigarria da erretirorako aurreztea. Beraz, zer aukera dauden ondo ulertu beharra dago, eta etorkizunerako irtenbiderik onena hartu. LABORAL Kutxan plangintza nola egin aholka diezazukegu, eta zure ondoan egon gaitezke, helburuak bete ditzazun. Hasiko gara?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!