A30 greba feminista orokorra

UKTko langileek bat egingo dute greba orokor feministarekin

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 18:00

Bihar, asteazkena, UKTren webguneetan gutxieneko zerbitzuak emango dituzte, ostegunean ez dute argitaratuko Urola Kostako Hitza egunkaririk eta webguneetan grebari buruzko informazioa bakarrik emango dute.

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) langileek bat egingo dute zaintza kolektiborako eskubidea ardatz duen greba orokor feministarekin. Ondorioz, azaroaren 30ean ez dute argitaratuko Urola Kostako Hitza egunkaririk, eta taldeak eskaintzen dituen gainontzeko zerbitzuetan ere eragina izango du grebak.

Parekidetasunean eta balio feministetan oinarritutako gizartea eraikitzearen aldeko konpromisoa hartua dute UKTko langileek; horren adierazgarri, martxan duten Berdintasun Plana. Ildo horretan, arlo guztietako langileek egin dute azaroaren 30eko grebara batzeko hautua: kazetariek, diseinatzaileek, komertzialek, sustapen eta kudeaketa arloko langileek... eta lanpostuen arabera egingo dituzte lanuzteak.

Erredakzioko langileek bi zatitan egingo dute greba: gehienek, grebaren aurreko egunean, asteazkenean; eta gutxi batzuek, ostegunean bertan. Ondorioz, asteazkenean gutxieneko zerbitzuekin ariko dira lanean UKTren webguneak, eta ostegunean, grebari buruzko informazioa bakarrik argitaratuko dute.

Administrazioko langileek, berriz, ostegunean bertan egingo dute lanuztea; beraz, egun horretan ez dute emango ohiko zerbitzurik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!