Lasterka agurtuko dute urtea aiarrek eta oriotarrek

Erredakzioa 2023ko abe. 31a, 09:00
Orioko San Silbestre lasterketa.

Urtero bezala, Orion goizez jokatuko dute San Silbestre lasterketa, eta Aian, berriz, arratsaldez. 

 

Ohiturari jarraituz, korrika emango diote agurra 2023. urteari herritar ugarik. Orioko Atletismo Taldeak antolatuta, San Silbestre lasterketa izango da gaur goizean. Orioko San Silbestrea 11:00etan hasiko da. Adinaren araberako distantziak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.

Hona hemen kategoria bakoitzaren irteera ordutegia:

  • 11:00etan, HH5etik beherako haurren proba: Kutxatik helmugara, 150 metro.
  • 11:10ean, LH1 eta LH2ko haurren proba: Sarasua erretegitik helmugara, 300 metro.
  • 11:20ean, LH3 eta LH4ko haurren proba: 600 metro.
  • 11:30ean, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gaztetxoen proba: 1.700 metro.
  • 12:00etan, helduen proba, buelta txikia bat eta handi bat: 5.000 metro. 

Aian, arratsaldez

Aian, berriz, arratsaldean hartuko dute lasterketarako beta. Herriko plazan bertan izango da 16:30ean izen ematea, eta leku beretik aterako dira lasterkariak 17:00etan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!