23. Korrika

Martxoaren 19an, ia gauerdian sartuko da 23. Korrika Orion

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

Oriotarrak korrika 22. Korrikan.

Oraingoan, lekukoa usurbildarrek emango diete oriotarrei, N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean, eta hamar lekuko aldaketa eginda, zarauztarrek jarraituko dute euskararen aldeko aldarria eramaten Getaria alderantz. Hona hemen herriko ibilbide zehatza.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean, eta AEK-k gaur jakinarazi du ibilbide zehatza. Oriotik martxoaren 19 gauean pasatuko da, asteartearekin. Aurreko edizioan zarauztarrek pasatu zieten lekukoa oriotarrei, baina aurten, Usurbildik barna iritsiko dira euskararen aldeko korrikalariak Oriora, eta N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean, hartuko dute lekukoa horiek. Gauerdia baino minutu batzuk lehenago izango da, 23:57an. Herri barruan bueltatxoa egin, eta zarauztarrek ia ordubete geroago, 00:43an, hartuko dute aurreneko lekukoa.

Honakoa da Orioko ibilbidea:

  • 23:57. N-634, 8. kilometroa. Mapil baserriaren aurrean.
  • 00:02. N-634, 9. kilometroa. Noraia Nautika baino lehen, bi autobus geltokien artean.
  • 00:07. N-634, 9.-10. kilometroa, autobus geltokia baino lehen.
  • 00:12. N-634, 10. kilometroa, etxearen parean.
  • 00:16. N-634, 11. kilometroa, Maria Errota baserriaren parean.
  • 00:21. N-634, 12. kilometroa, Anibarko Portuaren sarreran.
  • 00:26. Aita Lertxundi kaleko 36. zenbakian.
  • 00:31. Arrantzale kaleako 37. zenbakian.
  • 00:36. N-634, 13. kilometroa, Aita Lertxundi kaleko 42 zenbakia.
  • 00:40. N-634, 14. kilometroa, aldapan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!