Asteburuan eskean aterako dira aiarrak eta oriotarrak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 2a, 10:29
Orioko santa eskea, Ikastola paretik plazarantz.

Igandean, Santa Ageda bezperaz, ibiliko dira baserriz baserri eta kalez kale kopla zahar eta berriak kantatuz. 

Zorion etxe hontako denok oles egitera gatoz... Gerturatu da baserritarrez jantzi, makilak hartu eta kopla zahar nahiz berriak taldean kantatzeko eguna: Santa Ageda bezpera. Igandea egokitu da aurten otsailaren 4a, eta Aian nahiz Orion, egun horretan aterako dira kalera herritarrak.

Hona bi herrietako egitarauak:

Aia


Otsailak 4, igandea, Santa Ageda bezpera:

  • 09:00etan irtengo dira plazatik. Banaketa: HH2. eta HH3. mailetakoak: herria. HH4. eta HH5. mailetakoak: Laurgain-Arrutiegia. LH1. eta LH2. mailetakoak: Kurpidea. LH3. eta LH4. mailetakoak: Andatza. LH5. eta LH6. mailetakoak: Olaskoegia. DBHkoak: Etxetaballa-Irutaegia.

Orio


Otsailak 4, Santa Ageda bezpera:

  • 18:00etan, Orioko Herri Ikastolak antolatua, ikastola aurretik irtengo dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak eskera, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta. Herrian zehar egingo dute ibilbidea, Goiko Kaletik barrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!