Aian eta Orion ohitura zaharrari jarraipena emanaz, eskera atera dira gaur; baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta.
Aiarrak goiztiar ibili dira. 9:00etan abitu dute eskea, eta eguerdira arte baserriz baserri ibili dira. Oriotarren txanda izan da arratsaldean. Ikastolako pergolatik abiatu dira, eta bertsoz lagunduta, herrigunea zeharkatu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!