Inauteriak 2024

Hemen dira inauteriak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 9a, 16:00

Aiako gurasoak inauterietan.

Gustuko mozorroa soinean jantziz gero, ez da askorik behar egun normala festa egun bilakatzeko, eta horixe egingo dute aiarrek eta oriotarrek gaur-bihar. 

Aian eta Orion mozorroak prest dituzte herritarrek gaur bertan hasiko diren inauteri festarako. Aian pintxo-pote mozorrotua antolatu dute gaur iluntzerako, eta txaranga eta guzti ibiliko dira plaza inguruan. Aurrez, eskolako haurrek urteroko jaialdia egin dute dema plazan.

Orion ere kalejiran ibili dira haurrak gaur eguerdi partean, baina ekitaldi nagusiak bihar izango dira: kalejirak eta herri bazkaria, hain zuzen.

Honakoa da egitaraua:

Aia

Gaur, ostirala:

  • 14:50. Eskolako haurren kalejira eta jaialdia, dema plazan.
  • Jarraian. Txokolate jana, guraso elkartearen eskutik. Musika eta karaokea izango dira.
  • 19:00. Pintxo-pote mozorrotua, Zumai txarangarekin.

Orio

Bihar, larunbata:

  • 12:00. Burrunba elektrotxaranga, herriko plazatik hasita. 
  • 14:00. Herri bazkaria, frontoian.
  • 17:00. Herriko txaranga kalez kale ibiliko da, frontoitik hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!