'Urrutira joan gabe'

'Urrutira joan gabe' saioaren Oikiako atala, sarean ikusgai

Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 09:07

Joan den astean abiatu zen Erlo Guka Telebistaren Urrutira joan gabe saioa, eta atzo, asteazkena, Oikian izan zen. Mireia Galarza kazetariak eta Arantxa Ugarte oikiarrak ibilbide bat egin zuten Mantzisidor zubian hasi eta amaituta. Datorren asteazkenean eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) hirugarren saioa, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan.

Urrutira joan gabe saioa Oikian izan zen atzo. Erlo Guka Telebistak ibilbide baten berri eman zuen hirugarren denboraldiaren bigarren atalean. Mireia Galarza kazetaria Arantxa Ugarte oikiarrarekin elkartu zen Oikiako Mantzisidor zubian, eta elkarrekin igarobidean hasitako ibilbidea han bertan amaitu zuten. Gaur, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ikusgai jarri du atzoko saioa eskualdeko bere tokiko hedabide guztietan.

Urrutira joan gabe saioaren beste lau atal eskainiko ditu UKTk datozen lau asteazkenetan, 21:00etan hasita. Datorren astean, Ibai Angulo Domusa Teknik Team taldeko mendi korrikalari azpeitiarrarekin egingo du Galarzak mendi ibilaldia. Saioa telebistan jarraitu ezin dutenek UKTren webgune guztietan ikusi ahal izango dute saioa, gaur bezala, ostegunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!