Martxoko Karkara aldizkariaren aurrerapen bideoa: Talai Mendi elkartearen 75. urteurrena

Urtzi Oteiza 2024ko ots. 29a, 15:23

Datozen egunetan hasiko dira martxoko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean dago, Talai Mendi elkartearen 75. urteurrenaren harira egindako erreportajea. Hona hemen aurrerapen bideoa. 

Talai Mendi elkarteak 75 urte bete ditu aurten. Urteurren borobila eta berezia inondik inora, sortu zenetik asko aldatu direlako Orio, oriotarrak eta horiek mendia bizitzeko duten modua. Mendi elkarteak, ordea, jakin du garaian garaira egokitzen, eta etorkizunean mendirako zaletasuna eta kultura zabaltzen jarraitzeko gogotsu dira kideak.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!