Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka egiten ari dira Zarautzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 6a, 13:11

10:00etan ireki ditu ateak azokak, eta 18:00etara bitartean Urola Kosta eta Urola Erdi mailako Lanbide Heziketako eta enpleguko eskaintza ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zatoz! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka egiten ari dira gaur Zarauzko Munoa plazan. Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, garapen agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute ekimena, eta "talentua sortzea, erakartzea eta mantentzea sustatzea" du helburu.

10:00etan ireki ditu ateak azokak, eta 18:00etara bitartean Urola Kosta eta Urola Erdi mailako Lanbide Heziketako eta enpleguko eskaintza ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Horretarako, bederatzi stand jarri dituzte eta Lanbide Heziketako eskaintzarekin batera, ikastetxeen enplegurako prestakuntza eskaintza eta garapen agentzien eta Lanbideren enplegurako baliabideak erakutsi dituzte. Harrera ona izaten ari da azoka, eta goizean goizetik Urola Erdiko eta Urola Kostako DBHko eta Batxilergoko ikasleak gerturatu dira karpara. Hala, 950 ikasle inguruk aukera izan dute eskualdeko eskolen eskaintza gertutik ezagutzeko.

(Argazkiak: Andrea Zipitria)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!