23. Korrika

Beste behin, herriko eragile andanak pasatuko du Korrikaren lekukoa eskuz esku

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 18a, 17:00
Korrikaren lekukoa.

Bihar 23:57 aldean Usurbildik barrena sartuko da 23. Korrika Orion, N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean. Kurioski, Mihiluze telebista programako kideek hartuko dute herriko lehen lekukoa –Orio Produkzioak ekoiztetxearen izenean–, eta horiek Talaimendi mendi elkartekoei pasako diete. Herriko azken eragileak Aiako Udalari emango dio lekukoa. Hona hemen herriko ibilbide zehatza eta lekukoa eramango duten eragileen zerrenda.

Usurbildik barna iritsiko dira euskararen aldeko taupadak bihar gauean Oriora. 23. Korrika 23:57 aldean sartuko da herrian, eta N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean, hartuko dute aurreneko lekukoa. Kurioski, Mihiluze telebista programako kideek hartuko dute herriko lehen lekukoa –Orio Produkzioak ekoiztetxearen izenean–, eta horiek Talaimendi mendi elkartekoei pasako diete. Horrela, eskuz esku herriko eragile andanak egingo du bat Korrikarekin, eta zarauztarrek ia ordubete geroago, 00:43an, hartuko dute aurreneko lekukoa.

Honakoa da Orioko ibilbidea eta lekukoa eramango dute eragileen zerrenda:

  • 23:57. N-634, 8. kilometroa. Mapil baserriaren aurrean. Mihiluze-Orio Produkzioak.
  • 00:02. N-634, 9. kilometroa. Noraia Nautika baino lehen, bi autobus geltokien artean. Talaimendi + Herrio.
  • 00:07. N-634, 9.-10. kilometroa, autobus geltokia baino lehen. Danobat +Eragin eskubaloi kluba.
  • 00:12. N-634, 10. kilometroa, etxearen parean. Orioko Herri Ikastolako gurasoak.
  • 00:16. N-634, 11. kilometroa, Maria Errota Zaharra baserriaren parean. Zaragueta Herri Eskolako komunitatea.
  • 00:21. N-634, 12. kilometroa, Anibarko Portuaren sarreran. EAJ +Toki Alai elkartea.
  • 00:26. Aita Lertxundi kaleko 36. zenbakian. Orioko Herri Ikastolako langileak.
  • 00:31. Arrantzale kaleako 37. zenbakian. Txurrumuski + Ludoteka + Harribil.
  • 00:36. N-634, 13. kilometroa, Aita Lertxundi kaleko 42 zenbakia. EH Bildu + Presoen Lagunak.
  • 00:40. N-634, 14. kilometroa, aldapan. Etxeluze gaztetxea + Saregile Emakumeon Etxea.

Azken eragileak Aiako Udalari pasatuko dio lekukoa, eta horrek Zarauzko partean eramango du lekukoa, N-634, 14. kilometroa, herradura bihurgunea pasatu ondoren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!