ETB1ek emango ditu Aste Santuan Aian egingo dituzten elizkizunak

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 23a, 09:00
Aiako parrokia.

Herri gehienetan bezala, Aian eta Orion ere hainbat elizkizun berezi egingo dituzte egunotan. Aian, Erramu Igandeko meza gaur arratsaldean izango da, telebistak bihar goizean emititu ahal izateko.

Aste Santu garaian egin ohi dira elizkizun berezienak, eta Aian eta Orion prest dituzte hitzordu guztiak. Juan Pablo Aroztegi apaizak hedabide honi jakinarazi dionez, aurten ETB1 telebista kate publikok Aiako elizatik emango ditu mezak. Hala, Erramu Igandeko meza gaur arratsaldean egin eta grabatuko dute Aian, bihar 10:00etan herritarrek telebistaz ikusi ahal izateko.

Hona hemen datozen egunetan bi herrietan izango diren meza eta elizkizun guztiak:

Aia

  • Erramu Igandea: gaur, larunbata, meza nagusia, 18:00etan.
  • Ostegun Santua: Jaunaren afaria, 17:00etan.
  • Ostiral Santua: Jaunaren Nekaldia, 17:00etan. Gurutze Bidea, 10:00etan. 
  • Larunbat Santua: Pazko Gaubeila, 19:00etan.
  • Piztuera Igandea: meza nagusia, 10:30ean.

Orio

  • Erramu Igandea: meza nagusia, 11:00etan (Pilliku plazan hasiko da).
  • Ostegun Santua: Jaunaren afaria, 19:00etan.
  • Ostiral Santua: Jaunaren Nekaldia, 19:00etan. Gurutze Bidea, San Martinen, 05:00etan. Gurutze Bidea, 12:00etan.
  • Larunbat Santua: Pazko Gaubeila, 21:00etan.
  • Piztuera Igandea: meza nagusia, 12:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!