Goizaldean izango da udako ordu aldaketa

Andrea Zipitria 2024ko mar. 30a, 09:00
Erlojua (Pixabay).

Ordu batzuk besterik ez dira geratzen udako ordutegia indarrean sartzeko. Goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira. Beraz, ordu bat "gutxiago" izango du larunbat gau honek, eta bihartik aurrera egunak beranduago argituko du, eta arratsaldean, aldiz, beranduago ilunduko du.

Ordu batzuk barru, larunbat goizaldean (larunbatetik igandera doan gauean), indarrean sartuko da udako ordutegia —erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00ak izango dira—. Honenbestez, ordubete gutxiago izango du larunbat gauak, bai parrandarako bai lotarako. Bihartik aurrera, beraz, egunak beranduago argituko du, eta iluntzean argitasun gehiago izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!