Proiektuen komunikazio estrategiak garatzeko ikastaroa eskainiko du UKUEk

Maria Maya Manterola 2024ko api. 4a, 17:00

Apirilaren 18rako antolatu dute prestakuntza, eta sormen nahiz kultura alorreko eragileei zuzendurikoa izango da. Komunikatzeko modu desberdinez arituko dira saio horretan, Maio studioren eskutik.

Proiektuen komunikazioaren inguruko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak apirilaren 18rako. Goizeko 10:00etan hasita, proiektuak komunikatzeko bide desberdinez arituko dira saio monografikoan, Maio studioren eskutik. 

Komunikazio eraginkorra bermatzeko gakoak landuko dituzte. Hala, proiektuetarako komunikazio-estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizteko eta transmititzeko erak izango dituzte hizketagai. Prestakuntza saioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak diseinatu du, K bulegoak, alegia.

Saioa doakoa da, eta euskaraz eskainiko dute. Apirilaren 16ra bitarte eman daiteke izena, helbide honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!