Nagore Etxabek irabazi du martxoko aldizkariko 'Non dago Karkara?' jokoa

Erredakzioa 2024ko api. 6a, 08:00
Nagore Etxabe bazkideak jaso ditu Goenaga Esnekien produktuak.

Goenaga Esnekiak enpresak emandako produktuak irabazi ditu Nagore Etxabe bazkideak, Karkararen martxoko zenbakian Karkara pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 39. orrialdean zegoen ezkutatuta Karkararen iruditxoa. Apirileko saria, berriz, Zarauzko Berazadi Berri jatetxean bi lagunentzako otordua izango da.

Hilero bezala, Karkarako bazkideek aukera izan dute Non dago Karkara? jokoan parte hartu eta sariaren zozketan parte hartzeko. Martxoko aldizkarian 39. orrialdean zegoen ezkutatuta Karkararen iruditxoa, eta Nagore Etxabe bazkideak lortu du Goenaga Esnekiak enpresak emandako esnekien saskia.

Apirileko aldizkarian, berriz, Zarauzko Berazadi Berri jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Karkararen irudia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita. Apirilaren 19a izango da parte hartzeko azken eguna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!