Negozioen hobekuntzarako adimen artifizialaren inguruko jardunaldia antolatu du UKUEk

Julene Sorarrain 2024ko api. 16a, 09:00
Adimen artifizialeko irudi bat. (Utzitakoa)

Jardunaldia apirilaren 25ean izango da, 09:00etan, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Miramon Enpresa Digitalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak adimen artifizialaren inguruko hezkuntza jardunaldi bat sortu dute negozioen hobekuntzarako. Tailerraren helburua da hartzaileak erronka teknologikoei aurre egiteko prestatzea, Chat GPT eta Gemini bezalako tresnak erabiliz. Modu horretan, praktika hobeak bultzatu eta horiei loturiko arriskuen ezagutza zabaldu nahi dute. 

Imanol Teran estrategia digitalen aholkularia izango da tailerren gidaria. Adimen artifizialaren inguruko azalpen ulerterraza eman nahi dute egitasmoarekin, edukia sortzeko edo testuak itzultzeko duten erabilgarritasuna azpimarratuz. Jardunaldiaren programa hurrengoa da: sarrera, AA sortzailea, erabilera kasuak, tresnak eta adibide praktikoak.

Guztiz doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, Udal Elkartearen egoitzara jo daiteke (Abendaño poligonoa, Urdaneta bidea, 6, Zarautz), 943-89 08 08 zenbakira deitu edo enpresa@urolakosta.eus idatzi. Nahi izanez gero, ondorengo estekan ere eman daiteke izena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!