Aiarrak eta oriotarrak ari dira botoa ematen

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 21a, 12:00

Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde eguna da gaurkoa eta boto ematera deituta dauden Aia eta Orioko hainbat bizilagunek dagoeneko egin dute. Izan ere, 9:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak.

Adinez nagusi diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoko herritarrak bezalaxe, Aiakoak eta Oriokoak ere parte hartzera deituta daude gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Bada, zenbaitek dagoeneko eman dute botoa. 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak eta orduz geroztik ari dira herritarrak bertaratzen boto-kutxetan haien gustukoena den alderdiaren boto-papera sartzeko.

Nolanahi ere, oraindik botoa eman ez dutenek 20:00ak arteko epea izango dute horretarako. Emaitzak, berriz, gauean jakinaraziko dituzte eta hedabide honek gertuko jarraipena egingo du. Hala, 21:00etatik aurrera unean uneko emaitzen berri emango du grafikoekin eta bestelako irudiekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!