Zabalik dago haur eskoletan matrikulatzeko epea

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 23a, 08:50
Orioko haur eskola.

Atzo, astelehena, zabaldu zen 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea Euskal Autonomia Erkidegoko Haurreskolak Partzuergoko zentroetan, 2022an eta 2023an jaiotako umeentzat.

2024-2025 ikasturtean haurra Haurreskolak Partzuergoko zentroetara eraman nahi duten gurasoek zabalik dute matrikulazio epea. Atzo ireki zuten, eta maiatzaren 10era arte (egun hori barne) egongo da aukera 2022an eta 2023an jaiotako umeentzat.

Aurrez aurre nahiz online egin daiteke matrikulazioa Euskal Autonomia Erkidegoko haur eskoletan, eta noski, baita Aiako eta Orioko zerbitzu horietan ere. Hemen eskura daiteke informazio guztia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!